Zabaldu dute euskara ikasteko dirulaguntzak eskatzeko bigarren deialdia

Zumaiako Udalak gaur zabaldu du udako euskara ikastaroei zuzendutako dirulaguntza eskatzeko bigarren deialdia. Hilaren 15era arte egin ahal izango dira eskaerak, udaletxeko Euskara Zerbitzuan edo telematikoki.

Udako euskara ikastaroei zuzendutako dirulaguntza eskatzeko epea zabaldu du gaur Zumaiako Udalak. Hala, diruz lagunduko dira ohiko ikastaroak, trinkoak eta barnetegietakoak eta autoikaskuntza gisa egindakoak.

Dirulaguntza horietara aurkezteko honako baldintzak bete behar dira:

  • Zumaian erroldatuta egotea
  • Gutxienez, % 80ko asistentzia edo aprobetxamendua egiaztatzea
Baldintza horiek betez gero, langabeen kasuan, matrikularen % 100 eskuratu ahal izango dute ikastaro guztietan, trinko eta barnetegikoetan izan ezik. Horietan gehienez ikastaroaren %75 ordainduko zaie. Ohikoak ikastaroetakoak direnean, % 75 jaso ahal izango dute gehienez; barnetegietakoak direnean, % 50.
 
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
  • Dirulaguntzaren eskabidea beteta (hirugarrenen altako orria barne)
  • Nortasun agiriaren fotokopia
  • Ikastaroa ordaindu izanaren egiaztagiria
  • Egindako ikastaroan asistentzia % 80tik gorakoa izan dela ziurtatzen duen agiria, euskaltegiak berak emana
  • Hirugarrenen alta emateko agiria (baldin eta aurrez aurkeztu ez bada edota aurreko kontua aldatu bada

Eskaera urriaren 15a baino lehen udaletxeko Euskara Zerbitzuan edo telematikoki egin beharko da. Laguntzen oinarriak eta eskabidea udal webguneko dirulaguntzen atalean ikus daitezke.