Ikasturte honetako Ludotekako taldeen berri eman dute

Maria Maya Manterola 2020ko ira. 30a, 13:45

Guztira, 84 haurrek eman dute izena Ludotekan 2020/2021 ikasturtean. Haur horietako bakoitzak astean behin izango du Ludotekara joateko aukera. 

Familien eskaerak aztertu ondoren eta behin izena emateko epea itxita, haurrak taldeka banatu dituzte Ludotekan. Guztira, 84 haurrek eman dute izena, eta horietako bakoitzak astean behin izango du Ludotekara joateko aukera. Zerrenda honetan ikus daiteke haur bakoitzak zein egunetan joan ahal izango duen. 

Egun bakoitzean bi txanda izango dira, Ludotekak azaldu duenez: LH 1, 2 eta 3ko haurrak 17:00etatik 18:45era bitartean egongo dira Ludotekan; LH 4, 5, eta 6koak, berriz, 19:00etatik 20:00etara. 

Ikasturte berezia izango da aurtengoa. Hala eta guztiz, osasun egoerara egokitutako beharrezko neurri guztiak hartuta, aisialdia eta heziketa oinarri, laguntasuna, berdintasuna, talde lana, hezkidetza, ingurumenarekiko errespetua zein haurraren garapen indibidualizatua izango dituzte ardatz Ludotekan.