ZOZKETA. Bi lagunentzako zaldi irteera

Juan Luis Romatet 2020ko ira. 30a, 10:21

Sastarrain baserri eskolak emandako bi lagunentzako zaldi irteera zozkatuko dugu Baleikeko bazkideen artean. 

Zozketan parte hartzeko hemen dago aukera. Saridunaren izena ostiral goizean aterako dugu. Parte hartu eta zorte on. 

Sastarrain baserri eskola eta aterpetxea 1989an sortutako proiektu bat da. Aterpetxea izateaz gain, jarduera desberdinak ere antolatzen ditu. Hemen aurki daiteke proiektuaren inguruko informazioa.