Moriako errefuxiatuen aldeko janari bilketa egingo da asteburuan Zumaian

Juan Luis Romatet 2020ko ira. 30a, 08:16

Moriako kanpalekuetako errefuxiatuei laguntzeko helburuarekin, janari bilketa jarri du abian Zaporeak elkarteak Euskal Herri mailan. Pasa den asteburuan eskualdeko herri batzuetan bildu zituzten elikagaiak; asteburu honetan bilketa Zumaian egingo dute, Errefuxiatuen Harrera Taldearen eta Darahli Elkartearen bitartez. 

Ostiral arratsaldean eta larunbat goizean egingo dute janari bilketa, herriko bi puntutan: Herri Eskolako frontoian eta Ardantzabideko aterpean. Ostiralean 16:00etatik 20:00etara bitartean egingo dute bilketa, eta larunbatean 9:00etatik 13:00etara bitartean. 

Honako elikagaiak jasoko dituzte: arroza luzea, garbantzuak, dilistak, babarrunak, makarroiak, atun eta sardina latak, oliba olioa, espeziak (piperbeltz beltza eta zuria, kominoa, currya), esne hautsa eta barrita energetikoak.

Moriako pertsona errefuxiatuek laguntza behar dutela azpimarratu dute kanpainaren antolatzaileek.