'Zuloaga eta Zumaia' erakusketa bisitatzeko azken egunak

Argazkia: Alondegia kultur etxea

Zuloaga eta Zumaia erakusketa ikusteko azken egunak dira hauek. Eibarren jaiotako margolariak Zumaiarekin izan zuen harremana kontatzen du Ismael Manterola arte historialariak antolatzen lagundu duen erakusketak. 

Erakusketarekin batera, Zuloagari lotutako bi hitzaldi ere antolatu dizute. Atzo egin zen bigarrena eta azkena, Margarita Ruyrak emandakoa. Aretoa bete egin zen atzokoan.

Zuloaga Fundazioko artxiboetako argazkietan oinarrituz Ignacio Zuloagak eraikitako Santiagoetxea izan zuen gai nagusia. Pintoreak jabetzan izan zuen lehen etxea, eta kokagunean zergatik aukeratu zituen, eraikitzen izan zituen bidelagunak eta itsasoarekin borroka, baina baita bertan urteetan zehar emandako kultur jarduerak eta bertatik pasa ziren artista eta pentsalarien joanetorriak hizpide izan zituen Ruyrak. 

Erakusketa zabalik izango da hilaren 4ra arte Alondegiko Oxford aretoan, eta bertan kontsulta daiteke guzti honen inguruko dokumentazio ugari.

Ordutegia: astegunetan, 18:30etik 20:30era, eta asteburutan 12:30etik 14:00etara eta 18:30etik 20:30era.