Eguraldi txarrak ez ditu geratu pala eta esku pilota txapelketa herrikoiak

Juan Luis Romatet 2020ko ira. 28a, 20:35

Pala eta esku pilota txapelketetako laugarren asteko partidak jokatu ziren pasa den astean. Izandako eguraldi aldrebesa zela medio, partida batzuk Herri Eskolako frontoian jokatu behar izan ziren. 

Palako norgehiagoketan emaitza hauek izan ziren:

  • Gorostola - Alkorta, 22 – Iribar - Alberdi,18
  • Ulazia - Ruiz, 22 – Calderon - Larrañaga, 17
  • Martinez - Justa, 22 – Ponce - Unai, 11
  • Erreka - Jurgi, 22 – Lazkano ll.a - Lazkano l.a, 18
  • Alberdi - Iribar, 22 – Jurgi - Erreka, 20 
  • Gorostola - Alkorta, 22 – Lazkano ll.a - Lazkano l.a, 14

Esku pilota txapelketako hiru norgehiagoketan, berriz, hauek izan ziren emaitzak:

  • Ander Odriozola - Joseba Martija, 22 – Eneko Urbieta - Unai Beristain, 13
  • Roman Juaristi - Joseba Eizmendi, 22 – Iñigo Tumas - Eneko Eizagirre, 4
  • Josu Salegi - Aitor Aizpurua, 22 – Alex Uranga - Kimetz Etxabe, 18.