Eskualdeko 150 lagun manifestatu dira gaur Zumaian pentsio duinen alde

Juan Luis Romatet 2020ko ira. 28a, 15:07

Pentsio duinen aldeko manifestazioa egin dute gaur eguerdian. Herriko pentsiodun eta jubilatuez gain, Urola Kosta eskualdetik etorritako manifestariak ere izan dira gaur Zumaian. 

150 lagun inguru bildu da gaur Zumaian pentsio duinen alde. Zaharren egoitzetan ematen ari diren arazoak konpontzea eta dependentziari lotuta dauden zaintza lanei irtenbidea ematea ere aldarrikatu dute gaurkoan.