Baleikeren taldea martxan, gaur hasi den Egunean Behin jokoaren bosgarren denboraldian

Baleike 2020ko ira. 28a, 11:58

Baleike jarri du taldea martxan, eta herritarrek dagoeneko badute hara batzeko aukera. Denboraldia bukatzean taldeko sailkapenaren buruan denak Ekain sagardo ekologiko kaxa bat irabaziko du. Abenduaren 20an amaituko da Codesyntax enpresak osatu duen hamabi asteko denboraldia.

Gaur, astelehenarekin, hasi da Egunean Behin mugikorrerako jokoaren bosgarren denboraldia, eta Baleikeren taldea martxan izango da sasoia bukatu bitartean. Hamabi asteko denboraldia prestatu du jokoa garatu duen Codesyntax enpresak, eta ohiko moduan, sailkapen orokorra osatuko dute. Aurreko denboraldiaren logika bera erabiliko dute oraingoan ere: hamabi astetatik jokalari bakoitzaren bost onenak hartuko dituzte kontuan sailkapen orokorra osatzeko.

Baleikek oraingoan ere banatuko du saria parte-hartzaileen artean. Hain zuzen ere, irabazleak Ekain sagardo ekologiko kaxa bat eskuratuko du. Baleikeren taldean parte hartzeko Egunean Behin aplikazioa deskargatu behar da Google Play edo App Store plataformatik. Aplikazioaren behealdean kokatzen den Taldeak atalean, (+) ikurra zapaldu, giltzaren gainean klik egin eta 2B224C kodea sartu behar da; erabiltzaileak gisa horretan lortu du BALEIKE (Zumaia) izeneko taldera batzea.

Izenak dioen moduan, egunean behin jokatu daiteke sakelako telefonorako egindako aplikazioan. Hamar galdera erantzun behar dituzte erabiltzaileek ahalik eta denbora laburrenean, eta puntuazioaren arabera, astero sariak banatzen dituzte jokoaren sustatzaileek. Izan ere, astekakoa izaten da sailkapena, astelehenetik igandera bitartean lortutako emaitzen araberakoa.