Benjamin eta alebin mailetako neska-mutilei zuzendutako eskolak antolatu ditu Zumaiako Pilota Elkarteak

Maria Maya Manterola 2020ko ira. 27a, 16:00
Argazkia: Javier Carballo.

Datorren astean zehar eskola horien inguruko argibideak emateko bilerak izango dira. Urriaren 12tik aurrera hasiko dituzte eskolak.

Zumaiako Pilota Elkarteak pilota eskolak jarriko ditu martxan. Urriaren 12ko astean hasiko dira, eta hiru modalitatetan emango dira: esku pilotakoa, palakoa eta zesta puntakoa. Benjamin (8-9 urte) eta alebin (10-11 urte) mailetako neska-mutilei zuzendutako eskolak dira hauek. 

Eskola hauen inguruko argibideak emateko bilerak antolatu ditu pilota elkarteak. Bilera hauek Aitzuri frontoian izango dira. Asteartean, hilaren 29an, esku pilota eskolako bilera egingo da, 19:00etan; urriaren 1ean, osteguna, zesta puntakoa (19:00etan); eta urriaren 2an, ostirala, palakoa (17:00etan). Eskola hauen inguruko argibideak emateaz gain, COVID-19aren ondorioz aplikatuko den protokoloaren berri ere emango dute antolatzaileek.
Bilerara joateko aukerarik ez, baina eskola hauetan parte hartzeko gogoa duten haurrek posta elektroniko bidez izango dute izena emateko aukera, zpelkartea@gmail.com helbidera idatzita. Telefono bidez ere izena eman daiteke, honako zenbakietara deituta: 646 59 08 08 (esku pilota), 688 66 80 46 (zesta punta), eta 665 75 66 91 (pala).

Esan bezala, pilota eskolak urriaren 12ko astean hasiko dira. Esku pilotako klaseak astearteetan emango dira, 17:00etatik 18:15era; palakoak ostiraletan emango dira, 17:00etatik 19:00etara; eta zesta puntakoak astelehenetan 17:00etatik 18:30era, eta ostegunetan 18:00etatik 20:00etara. Eskolak Aitzuri frontoian emango dira.