'Las niñas' eta '¡Scooby! Una aventura que traerá cola' filmak botako dituzte asteburuan Aita Marin

Baleike 2020ko ira. 26a, 10:30

Pilar Palomero zinemagile espainiarraren azken lana ikusteko aukera izango da asteburuan Aita Marin. Haurrentzat ere izango da eskaintza: Shaggy eta Scoobyren ibilerak kontatuko dituen luzemetraia botako dute gaur eta bihar.

Pilar Palomero zinemagilearen Las niñas filma ikusteko aukera izango da asteburu honetan Aita Mari zineman. Celia 11 urteko haurraren nerabezarorako bidaia jarraitzen du filmak. Bizitza egi batzuez eta gezur askoz jositako abentura bat dela deskubrituko du Celiak bidaia horretan. 

Haurrentzako ere izango da eskaintza: ¡Scooby! Una aventura que traerá cola filmak Scooby eta Shaggy nola ezagutu ziren kontatuko du; baita ondoren Fred, Velma eta Daphne detektibeekin nola elkartu ziren ere. 

Ordutegia:

¡Scooby! Una aventura que traerá cola: larunbatean eta igandean 16:30ean.

Las niñas: larunbatean 19:30ean eta 22:15ean, igandean 19:30ean eta astelehenean 19:30ean.