Abaila kooperatiba: "Kalitate oneko internet zerbitzua eskaini nahi diegu etxeei"

Urtzi Oteiza | Mireia Galarza 2020ko ira. 25a, 18:00

Zumaian zuntz optikoa zabaltzeko asmoz, Urola bailarako hainbat gaztek Abaila kooperatiba sortu dute. Tartean dira Xabier Garmendia eta Luis Tellabide zumaiarrak. Haien hitzetan, Abailaren balio erantsia gertukotasuna eta bertakotasuna dira.