V. Flysch organo zikloko kontzertua ikusteko aurrez gonbidapenak hartu beharko dira

Maria Maya Manterola 2020ko ira. 25a, 09:00
Argazkia: vicenteolmos.com

Bihar izango da kontzertua, 20:30ean San Pedro parrokian. Turismo Bulegoan banatuko dituzte emanaldirako gonbidapenak.

V. Flysch organo zikloaren barruan, organo, soprano eta tronpeta kontzertua izango da bihar, 20:30ean San Pedro parrokian. Nuria Orbea, Vicente Olmos eta Ainhoa Barredo musikagileek eskainiko dute emanaldia. 

Edukiera mugatua izango da, eta beraz, aurrez eskuratu beharko dira emanaldirako gonbidapenak. Turismo Bulegoan izango dira eskuragai.