Euskaraldia 2020

Euskaraldiaren aurkezpen ekitaldia zuzenean emango du BALEIKEk gaur arratsaldean

Bergaran egingo dute "ekitaldi xumea" egitasmoa aurkezteko 19:00etan, eta besteak beste, abestia eta bideoklipa aurkeztuko ditu Euskaltzaleen Topaguneak. Atari honetatik jarraituko ahalko da ekitaldia, streaming bidez.

Bigarren Euskaraldia gaur arratsaldean aurkeztuko du Euskaltzaleen Topaguneak Bergaran, "ekitaldi xume" batekin. Aurtengo abestia eta bideoklipa aurkeztuko dituzte besteak beste, eta saioa streaming bidez emango du BALEIKEk. 19:00etan hasiko da aurkezpena.

Aurtengo Euskaraldia azaroaren 20tik abenduaren 4ra ospatuko da, eta norbanakoek gaurtik aurrera eman ahalko dute izena ahobizi edo belarriprest gisara parte hartzeko. Iazkoarekin alderatuta, aurtengoak badu berrikuntza bat. Izan ere, aurten enpresek eta erakundeek ere hartuko dute parte, eta horretarako barne mailako ariguneak identifikatu eta saretu beharko dituzte. Asko dira jada izena eman dutenak, baina  epea zabalik dago oraindik animatu ez direnentzat. Igande honetan, irailak 27, amaituko da izena emateko aukera horientzat.

Informazio gehiago Euskaraldiaren webgunean aurki daiteke, eta bertan dago izena emateko txokoa ere.

Erlazionatuak

Zumaian dagoeneko 80 entitatek eman dute izena Euskaraldian

Erabiltzailearen aurpegia Euskara

Zumaiako hainbat elkarte, entitate, establezimendu eta enpresak eman dute dagoeneko izena Euskaraldiaren bigarren edizioan. Bideo honetan ikus dait...