Bertso tramaz gozatzeko aukera izango da bihar gaztetxean

Baleike 2020ko ira. 24a, 09:18

'Post' izenez deitu duten bertso traman, post aroaz ariko dira bertsotan bihar Torreberri gaztetxean Maider Arregi, Eli Pagola eta Jokin Bergara bertsolariak.

Trama gidaria, berriz, Amaia Iturriotz izango da. 22:00etan hasiko da saioa, eta sarrerak salgai daude hiru euroan Metro tabernan.