Sei lagun ospitaleratu dituzte bi ibilgailuren arteko istripu baten ondorioz

Onintza Lete Arrieta 2020ko ira. 24a, 09:06
Herritar batek istripuaren ondoren ateratako argazkia

Gaur goizean gertatu da ezbeharra N-634 errepidean, Etxezarretako biribilgunean. Une honetan han daude udaltzainak zirkulazioa bideratzen.

SOS Deiak erakundeak jakinarazi duenez, sei lagun ospitalera eraman behar izan dituzte gaur goizean bi ibilgailuren artean gertatuko talkaren ondorioz, N-634 errepidean, Zumaian, Etxezarretako biribilgunean.

Ertzaintzak ez du informazio gehiago eman oraingoz, baina tokian bertan dira udaltzainak, zirkulazioa bideratzeko lanetan.