Irailaren amaieran Artadin ospatu ohi diren Samiel jaiak bertan behera gelditu dira, auzo horretako festa batzordeak jakinarazi duenez. COVID-19ak sortu duen egoera dela eta, "ezinezkoa" da, batzordearen arabera, festak ospatzea. "Lehentasuna denon osasuna bermatzea da", gaineratu dute.