"Sentsazio onak izan ditugu programaren aurreneko astean"

Onintza Lete Arrieta | Gorka Eizagirre 2020ko ira. 22a, 18:59

'Biba Zuek!' saioko aurkezle lanetan dabil Maddalen Arzallus joan den astetik, Xabier Sukiarekin batera. Arratsaldero egiten dute saioa zuzenean, bi orduz, ETB1en. Onintza Lete Arrieta kazetaria haiekin izan da telebistako platoan, programaren nondik norakoak eta aurkezleen lana gertuagotik ezagutzeko xedearekin.