Euskadiko eta Gipuzkoako batel txapelketan bikain aritu dira Telmo Deuneko kadeteak

Maria Maya Manterola 2020ko ira. 22a, 16:26

Legutioko urtegian jokatu dituzte bi txapelketak asteburuan kadete mailako arraunlariek. Hainbat domina lortuta itzuli dira Zumaiara.

Joan den asteburuan jokatu ziren Euskadiko eta Gipuzkoako batel txapelketak Legutioko urtegian, eta bertan izan ziren Telmo Deuneko kadete mailako arraunlariak. Udaberrian jokatu ohi dituzte bi txapelketak, baina irailean jokatu dira aurten, COVID-19aren ondorioz atzeratu egin behar izan baitzituzten estropadak.

Gipuzkoako txapelketan bikain aritu ziren, zilarra lortu baitzuten mutilek eta brontzea neskek. Euskadikoan ere bigarren sailkatu ziren mutilak eta zilarrari eutsi zioten. Neskek, berriz, bosgarren postuan amaitu zuten estropada.