Pala eta esku pilota txapelketetako hirugarren jardunaldia jokatu dute

Maria Maya Manterola 2020ko ira. 22a, 14:00

Esku pilota eta pala txapelketa herrikoietako partiden hirugarren jardunaldia jokatu dute asteburu honetan, Odieta pilotalekuan. Hona hemen emaitzak.

Esku pilota txapelketa herrikoian hiru partida jokatu zituzten ostiralean. Hauek izan ziren emaitzak:

  • Aritz Salegi-Arkaitz Astigarraga 22, Roman Juaristi-Joseba Eizmendi 19
  • Iñigo Tumas-Eneko Izagirre 7, Josu Salegi-Aitor Aizpurua 22
  • Ander Odriozola-Joseba Martija 22, Alex Uranga-Kimetz Etxabe 18

Pala txapelketa, berriz, joan den astean zehar jokatu zuten, hiru egunetan. Hona hemen emaitzak:

  • Zendoia-Oskarbi 22, Elso-Etxabe 17 
  • Ulazia-Ruiz 22, Iribar-Alberdi 10 
  • Zendoia-Oskarbi 22, Ponce-Vazquez 10 
  • Etxabe-Elso 22, Cabaleiro-Paxa 9 
  • Zendoia-Oskarbi 22, Martinez-Justa 18 
  • Salegi-Aizpurua 22, Calderon-Larrañaga 12