Alondegiko Oxford aretoan egingo dituzte HAPO berriaren inguruko saioak

Dorleta Agiriano Lai 2020ko ira. 22a, 12:25
(Zumaiako Udala)

Udalak bi bilera antolatu ditu Hiri Antolamendu Plan Orokorra lantzeko, hain zuzen, gaurko eta biharko. Aita Mariko zine aretoan egin ordez, azkenean, Alondegiko Oxford aretoan izango dira.

Gaur eta bihar egingo dituzte Hiri Antolamendu Plan Orokorraren inguruko bi saioak. Zumaiako Udalaren esanetan, "HAPO zer den, arautuko duena, faseak eta parte hartzeko uneak" azalduko dituzte bilera horietan.

18:30ean hasiko dira saioak, eta hasiera batean Aita Mariko zine aretora bertaratzera dei egin bazuten ere, azkenean, leku aldaketa izango da: Alondegiko Oxford aretoan egingo dituzte batzarrak. Gehienez 75 pertsonak hartu ahalko dute parte, "izen emate ordenean". Udalaren web-orrialdean eman daiteke izena.