Janire Gonzalez de Txabarri bigarren izan da Euskadiko surf txapelketan

IƱigo Gaiton 2020ko ira. 21a, 18:41

Ariane Ochoa eta Iker Trigueros gailendu dira asteburuan Sopela Kosta Fest jaialdiaren barruan egin den txapelketan.

Itsas baldintza nahikoa ez-egonkorrekin egin da asteburuan Euskadiko surf txapelketa. Marea bizien eta haize aldakorraren eraginez, olatuak ez ziren nahi bezain onak izan, eta surflariek lanak izan zituzten surfean ondo aritzeko, bai larunbatean, baita igandean ere.

Janire Gonzalez de Txabarri zumaiarra bigarren izan zen emakumezkoetan. Ariane Ochoak irabazi zuen txapelketa, hirugarren postuan Candelaria Resano sailkatu zen, eta Bianca Tye laugarrenean.