Hilaren 28ra bitarte eman daiteke izena Ludotekan

Maria Maya Manterola 2020ko ira. 21a, 20:15

Urriaren 1etik aurrera zabalik izango da Ludoteka, eta dagoeneko zabaldu dute aurtengo ikasturtean izena emateko aukera. Haur bakoitza astean behin joan ahal izango da Ludotekara.

Joan den astean hezitzaileak gurasoekin bildu ondoren, zabaldu dute dagoeneko Ludotekan izena emateko epea. Hilaren 28ra arte izango da horretarako aukera. Ludotekak jakinarazi du hainbat orri entregatu eta urteko kuota ordaintze beharrezkoa izango dela horretarako. Izena emateko argibideak Zumaiako Udalaren webgunean ikus daitezke.

Urriaren 1etik aurrera zabalduko dute Ludoteka, eta bi txanda desberdinetan antolatuko dute hezitzaileek: 17:00etatik 18:45era LH 1, 2 eta 3 mailako haurren ordua izango da, eta 19:00etatik 20:15era bitartean egongo dira LH 4, 5 eta 6 mailetakoak. Ikasle bakoitza asteko egun batean soilik joan ahal izango da, eta zozketa bidez aukeratuko dituzte egunak. Hala eta guztiz, lehentasunak zehazteko aukera izango da izen-emate orrian.