Axular ibiltokian abiadura murriztaileak ezarriko ditu Udalak

Maria Maya Manterola 2020ko ira. 21a, 16:12

Auzokideen eta Zumaienako ikasleen segurtasuna bermatzeko asmoz hartu du erabakia Udalak. Aste honetan bertan hasiko dira lanak.

Zumaiako Udalak abiadura murriztaileak eta seinaleak ezarriko ditu Axular ibiltokiko errepidean. "Eremu arriskutsua" izaten jarraitzen duela ikusirik, eta auzokideen eta Zumaienako ikasleen segurtasuna bermatzeko asmoz hartu du Udalak lau abiadura murriztaileak ezartzeko erabakia. Gainera, erdiko zebrabideko ikuseremua hobetzeko, alde bakoitzean aparkaleku bana kendu eta errepidean seinale gehiago jarriko dituzte.

Gaia Zumaiena ikastetxearekin eta guraso taldearekin aztertu du Udalak, eta ikasleen zein auzokideen segurtasuna bermatzeko hainbat neurri hartzea adostu dute. Aste honetan hasiko dira lanak.