Noiz sartuko gara udazkenean, eta nolako eguraldiarekin?

Onintza Lete Arrieta 2020ko ira. 21a, 12:16

Urteroko galdera izaten da, urtaro baten hasiera eta amaiera datetan aldaketa txikiak egoten direlako. Aurten, adibidez, ez gara iazko egun berean sartuko udazkenean.

Urtaro aldaketak gustuko izaten dituzte herritar askok, batez ere udaberria datorrenean, baina udazken zaleak ere badira. Irailak 21 ditu gaur, eta kalean badabil galdera, ea uda amaitu eta udazkenean sartu ote garen. Bada, gaur ez, baizik bihar sartuko gara udazkenean, irailaren 22an. 13:31n sartuko gara, zehazkiago esanda. Abenduaren 21era arte iraungo du urtaro honek, eta negua etorriko da egun horretan.

Hona hemen urtaro hasiera eta amaiera datei buruzko informazio zehatza, bai azken urteei buruzkoa, bai datozenei buruzkoa ere (iturria: Wikipedia):

Udazken hasiera honetan egingo duen eguraldiari dagokionez, tenperaturak gaurko antzerakoak izango dira, 15 eta 22 gradu artekoak. Eguzki ordu dezente izango ditugu bihar, udazkeneko lehen egunean, Euskalmet euskal agentziaren arabera. Arratsaldean zaparradak bota daitezke, bereziki barnealdean, ordea.

Asteazkenean antzeko eguraldia egingo du, baina maximoak 25 gradura arte igoko dira, eta ostegunetik aurrera udazken giroa iritsiko da, euriarekin eta tenperaturen jaitsierarekin.

Prestatzen hasi, beraz, aterki eta euritakoak!