Telmo Deunek arraunean hasteko deia egin die 12 urtetik gorako gazteei

Dorleta Agiriano Lai 2020ko ira. 21a, 11:23
(Telmo Deun)

12 eta 17 urte bitarteko gazteei egin die arraunean hasteko gonbita. Interesdunek gaur izango dute hitzordua.

Telmo Deun arraun elkarteak arraunean hasteko deia egin die 12 eta 17 urte bitarteko gazteei. "Arrauna gustatzen" zaienei eta "Zumaiako arraunlariak izan nahi" dutenei luzatu die gonbita, eta gaur, irailak 21, hitzordu berezi batera bertaratu daitezen egin die dei: interesdunek itsas kiroldegira bertaratzeko aukera izango dute gaur, 19:00etan.