Zilarra eta brontzea kadete neska-mutilentzat Gipuzkoako Batel Txapelketan

Onintza Lete Arrieta 2020ko ira. 19a, 15:55
Argazkia: Telmo Deun

Legution jokatu dira gaur bateletako lehiak 11:00etan, eta Telmo Deuneko arraunlariak fin aritu dira, parte hartu duten bi taldeek ekarri baitituzte dominak etxera.

Legution, Araban, jokatu dira gaur Gipuzkoako Batel Txapelketako finalak, 11:00etan hasita. Zumaiarrek kadeteen kategorian hartu dute parte, bai nesketan, bai mutiletan. Eta emaitza onak lortuta etxeratu dira: zilarra eskuratu dute mutilek, eta brontzea, berriz, neskek.

Oriotarrek hartu diete aurrea zumaiarrei mutiletan, eta bi segundo eskaseko aldeagatik galdu dute lehen postua Telmo Deunekoek.

Neskei dagokienez, San Juan oso erraz gailendu zaie oriotarrei eta zumaiarrei, 26 segundoko aldea aterata oriotarrei, eta 28koa, berriz, zumaiarrei. Lehia estua egon da beste bien artean, baina hemen ere oriotarrek lortu dute zumaiarren aurretik helmugaratzea.

EMAITZAK. Ikusi hemen emaitza guztiak.

Erlazionatuak