Protesta egin dute herriko anbulatorioko langileek ere

Argazkilaria: utzitakoa

Atzo, ostirala, Euskal Herriko hainbat osasun zentrotako langileek protestak egin zituzten, eta Zumaian ere atera ziren langileak anbulatorio aurrera. "Osakidetzan bizi dugun egoera salatzeko" elkartu ziren.

Protestak egin zituzten atzo, ostirala, lehen arretako zentroetako langileek Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, Osakidetzari baliabide gehiago eskatzeko. Zumaian ere kartelak eskuetan atera ziren anbulatorio atarira hainbat langile, argazkian ikus daitekeenez.

SATSE, ELA, LAB, SME, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek deitu dituzte protestak, eta datozen egunetan gehiago egingo dituzte. "Protestekin hasi beste erremediorik ez daukagu, Osakidetzak sakoneko arazoei benetan hel diezaien", adierazi dute ordezkariek. Sindikatuekin negoziatzen has dadila eskatu diote Osakidetzari.

Irailaren 25ean, datorren ostirala, ospitaleen sarreretan elkarretaratzeak egitera deitu dute, eta urriaren 3an, berriz, manifestazioa egingo dute Bilbon.

Osakidetzak, berriz, erantzun du ez dela momentu egokiena protestetarako.