Marea biziek zirkuitulaburra eragin dute Juan Belmonte kaleko arketa batean

Baleike 2020ko ira. 18a, 22:04

20:00ak aldera gertatu da, baina suhiltzaileek adierazi dutenez, zirkuitulaburrak ez du "kalte nabarmenik" eragin. 

Marea biziek eraginda, Juan Belmonte kaleko estolda batean zirkuitulaburra izan da arratsaldean, 20:00ak aldera. Arketako keak kezka sortu du inguruko herritarrengan, eta suhiltzaileak eta Ertzaintza gerturatu dira bertara. Hala ere, suhiltzaileek adierazi dutenez, zirkuitulaburrak ez du "kalte nabarmenik" eragin.

Ondorioz, Ibedrola etxeko langileek argia moztu behar izan dute inguruan.