Itsasoratu dute 'Resolute' ontzia

Maria Maya Manterola 2020ko ira. 18a, 08:45

Balenciaga ontziolan egindako Resolute itsasontzia ostegun honetan itsasoratu dute azkenean. Martxoan hasita, Sarauneko moilan egin dizkiote azken lanak.

Abuztuaren hasieran hasi zituzten dragatze lanak Zumaiako bokalean, pilatutako hondarra kentzeko eta Resolute ontzia irten zedin tokia egiteko. Behin obrak amaituta, ostegun arratsaldean atera da Zumaiako portutik, hainbat herritarren begiradapean.

Argazkiak: Maria Maya Manterola