Gaurtik aurrera ez da soroslerik eta hondartzainik izango

Maria Maya Manterola 2020ko ira. 16a, 18:15

Uda denboraldia amaitu da, eta aurrerantzean, ez da soroslerik eta hondartzainik izango. Herritarrei arduraz jokatzeko eskatu die Zumaiako Udalak.

Gaur amaitu da hondartza denboradia, eta aurrerantzean, etenda egongo dira uda garaian martxan jarri ohi diren hainbat zerbitzu –sorosle zerbitzua eta txalupa zerbitzua–. Horrez gain, Itzurun hondartzako sarrera eta irteerak arautu dituzten hondartzainak ere ez dira lanean egongo aurrerantzean. 

Hondartzetan COVID-19aren hedapena saihesteko eta distantziak gordetzeko eskatu die Zumaiako Udalak herritarrei. Horrez gain, bainua hartzerakoan arduraz jokatzearen garrantzia nabarmendu dute, ez baita soroslerik egongo.