2020/10/04 12:00 - 13:15

Antzerkia

Antzerkia haurrentzat: 'Pinocchio', Gorakada

Antzerkia haurrentzat: 'Pinocchio', Gorakada
Aita Mari aretoa, Zumaia

Gepettok bere azken lana amaitu du: Pinocchio. Baina, nor da Pinocchio? Zer egiten du mundu honetan? Edo zer egin beharko luke? Galdera horiei erantzuteko, bidaia bati ekingo dio: mundu errealetik imajinaziora, nobela pikareskoaren iruditeriatik animaliaz jositako fabulara. Gure Pinocchio zertxobait punkya da eta XXI. mendean bizi da. Izan ere, oso interesgarria iruditzen zaigu istorioak kontatzeko kode berriak aurkitzea, istorio klasikoak izanda ere.

Sarrerak 4€ Zumaiako turismo bulegoan. +6 urte