Bihar gurasoekin bilduko dira Ludotekako hezitzaileak, ikasturtearen nondik norakoak azaltzeko

Dorleta Agiriano Lai 2020ko ira. 16a, 09:00

"Ikasturteko antolaketa berriaren" eta "izen-emate prozesuaren" inguruko azalpenak emango dizkiete gurasoei. Bi saio egingo dituzte: euskaraz 18:30ean, eta gazteleraz 19:00etan.

Bihar, osteguna, Ludotekako erabiltzaileen guraso eta tutoreekin bilduko dira hezitzaileak, ikasturte berriaren nondik norakoak azaltzeko. "Ikasturteko antolaketa berriaren" eta "izen-emate prozesuaren" berri izango dute bertaratzen direnek, eta bi saiotan parte hartzeko aukera izango dute: 18:30ean euskaraz, eta 19:00etan gazteleraz. Aita Mari zinean izango dira bi saioak, eta Ludotekak eskatu du familia bakoitzetik kide bakarra joateko.

Azken hilabeteetan Ludotekako jarduna ere "ezohikoa" izan dela diote arduradunek. Dena den, Topalekuak antolatu zituzten udan, eta Haurren Txokoa sortu zuten horren aurretik. Ikasturte berriari heldu diote irailean murgildu bezain pronto, "arduraz, baina gogotsu".