Greba jarraipen desberdina izaten ari da Zumaiako ikastetxeetan

Maria Maya Manterola 2020ko ira. 15a, 10:57

Baleikek bildutako datuen arabera, Herri Eskolako irakasleen gehiengoak bat egin du grebarekin. Oikiako Eskolan eta Zumaienan, berriz, normaltasunez dihardute.

Gaur greba egitera deituak daude hezkuntzako langileak zein ikasleak. Ikasgeletara aurrez aurreko itzulera "seguru eta adostua" eskatzeko deitu dute grebara LAB, ELA, Steilas, CCOO eta UGT sindikatuek. Ikasleei, berriz, Ikasle Abertzaleak antolakundeak egin die mobilizatzeko deia. 

Baleikek oraingoz bildutako datuen arabera, Herri Eskolako irakasleen gehiengoak bat egin du grebarekin. DBH eta Batxilergoko irakasleen % 40ak egin du greba; Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan, irakasleen % 80ak. 

Zumaienan eta Oikiako Eskolan, berriz, ez du jarraipenik izan grebak, eta "normaltasunez" dihardute.