Gaurtik aurrera Pedro Laskurain da Zumaiako parroko berria

Maria Maya Manterola 2020ko ira. 14a, 13:01

Juan Pablo Aroztegik uztailean iragarri zuen parrokia uzteko asmoa. Donostiako seminarioan erretore lanetan arituko da aurrerantzean. Atzoko mezan egin zioten harrera parroko berriari, Pedro Laskuraini.

Pedro Laskurain parroko berriari harrera egiteko meza izan zen atzo, igandea, San Pedro parrokian. Orain arte parroko lanetan aritu den Juan Pablo Aroztegik agur hitzak izan zituen, gaurtik aurrera erretore lanetan arituko baita Donostiako seminarioan. Yon Cuadrado parrokiako koadjutorea ere bertan izan zen, eta Unai Manterola bikarioak zuzendu zuen elizkizuna.