Zirkua eta umorea, txikienen gozagarri

Zirko Txosko konpainiak 'Indartsuena' ikuskizuna eskaini du gaur arratsaldean Torreberriko aterpean. “Munduko Indartsuenen Txapelketarako” prestatu dituzten akrobazia koreografiak aurkeztu dizkiete etxeko txikienei, eta haien umore eta akrobaziekin adi izan dituzte emanaldian zehar.