Kalean da iraileko Baleike aldizkaria

Maria Maya Manterola 2020ko ira. 11a, 14:19

Egun hauetan jasoko dute bazkideek etxean. Bazkide ez direnek, ohiko saltokietan eskuratu ahal izango dute, euro baten truke.

Udako atsedenaldiaren ondoren, abian da berriz ere Baleike aldizkaria. Iraileko alean, Iñigo Llavori ingeniariak hartu du azala: gainazalen ingeniaritzan aditua, mundu mailako argitalpen zientifiko garrantzitsuetan argitaratu diren zazpi ikerketa lanen autore nagusia da Llavori. Hitz tantak atalean, Badalonatik Zumaiara arraun egitera etorritako Helena Merino, Laia Martorell Tello eta Anna Salvador Gil elkarrizketatu ditugu. Urriaren 4ra arte Zuloaga eta Zumaiaren arteko harremana aztertzen duen erakusketaren inguruko erreportaje zabala ere aurki daiteke iraileko Baleiken. Erretratua-n, Mari Karmen Azpeitia organo jotzailea ofizio eta afizio duen musikaren inguruan aritu da. Hori guztia eta gehiago, iraileko Baleike aldizkarian. 

Bazkideek egun hauetan jasoko dute aldizkaria beraien etxeetan. Bazkide ez direnek ohiko saltokietan izango dute salgai, euro baten truke.