Gaur estreinatuko da 'Haizearen Egia' film laburra

Julen Imaz eta Urtzi Oteiza 2020ko ira. 10a, 15:55

Ekain Albitek gaur aurkeztuko du jendaurrean azken hiru urteotan ondu duen 'Haizearen Egia' film laburra. Sahara eta Euskal Herria lotzen dituen istorioak Tahar du protagonista, eta oroitzapenez, iraganaz eta kontraesanez aritu da Albite bere lanean. Hona hemen atzo prentsaurrean hartutako adierazpenekin osatutako bideoa.