Bertan behera gelditu dira urrian ospatzekoak ziren santelmoak ere

Maria Maya Manterola 2020ko ira. 10a, 13:12
2019ko santelmoetako txupinazoko irudia.

Apirilean erabaki zuen Udalak santelmoak urrira atzeratzea, herriko hogeitik gora eragile eta ostalarirekin hala adostu ondoren. Urrikoak ere bertan behera geratu dira, "festak ospatzeko baldintzarik ez dagoelako".

Udal ordezkariek jakinarazi dute bertan behera geratu direla urrian ospatzekoak ziren santelmoak, "egungo osasun egoera kontuan hartuta, horretarako baldintzarik ez dagoelako". 

Apirilean erabaki zuen Zumaiako Udalak 2020ko San Telmo jaiak urrira atzeratzea, herriko kultur eta kirol eragileekin eta ostalariekin hala adostu ondoren. Udalak azaldu du indarrean dauden araudiek "ezinbestean" bertan behera uzteko erabakia hartzera eraman dutela, baina horren berri emateko eragileekin harremanetan jarri dela.