Zozkatu ditugu Immaculate Foolsek eta Jotakiek Azpeitian emango duten kontzerturako sarrerak

Juan Luis Romatet 2020ko ira. 9a, 09:51

Immaculate Fools eta Jotakie taldeek kontzertua emango dute irailaren 19an Azpeitiko zezen plazan. Antolatzaileek bi sarrera bikoitz eman dizkigute Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. 

Pasa den asteburuan egin genuen zozketa, eta irabazleak Lore Esteibar Aperribai eta Peio Carballo Ostolaza izan dira. Zorionak. 

Antolakuntzak azaldu du kontzertu horretarako sarrerak dagoeneko agortu direla. 

Bestalde, gogoratu abian dugula aste honetako zozketa: bi lagunentzako jatordua Aita Mari jatetxean. Zozketan parte hartzeko aukera hemen dago. Saridunaren izena bihar goizean aterako dugu. Parte hartu eta zorte on!