Musika eta Dantza eskolak gurasoei zuzendutako informazio saioa egingo du ostegunean

Maria Maya Manterola 2020ko ira. 8a, 17:10

Kurtso berriari ekin aurretik, gurasoek izan ditzaketen kezka, galdera, eskaera edota eskakizunei helduo diete saio horretan. Eskolako protokoloa ere ezagutaraziko dute.

Zumaiako Musika, Dantza eta Antzerki Eskolak gurasoei jakinarazi die ostegunean, hilak 10, informazio saioa egingo duela eskolako protokoloa ezagutarazteko. Aita Mariko zine aretoan izango da, 17:00etan hasita. 

Era berean, jakinarazi dute gurasoak eduki ditzaketen kezka, galdera edota eskakizunei ere heltzeko tartea hartuko dutela saio horretan. Eskolako arduradunek eskatu dute edukiera kontuengatik familia bakoitzeko pertsona bakar bat bertaratzeko aretora garaiz iristeko, jende pilaketak saihesteko.