Irati Gurutxarri: "Gehiago sinestu behar dugu gure potentzialean"

Iñigo Gaiton 2020ko ira. 7a, 19:30

Gurutxarri Kontxako Banderaren lehen jardunaldian izan zen atzo, traineru gorrian. "Harro" dago taldeak egindakoarekin, eta gogotsu datorren iganderako.

Kontxako Banderaren jardunaldia jokatu zen atzo, igandea, Donostiako badian, eta bertan izan zen Irati Gurutxarri arraunlaria, Zumaiako traineruan. 

Traineru gorria bigarren txandan aritu zen arraunean, eta estropada txukuna egin zuten Telmo Deuneko arraunlariek. Bizi-bizi irten ziren, eta brankaz, Donostiarraren eta Orioren parean joan ziren badia barruan. Gero, ordea, faboritoek aurrea hartu zieten olatu artean, eta Hibaikarekin egin zuten borroka, lehen kalean arraun egiteak suposatzen duenarekin. 

Txandako azken postuan helmugaratu arren, zazpigarren izan ziren sailkapen orokorrean. "Oso harro nago taldeak egindakoarekin. Gazteak gara, guztion artean familia moduko zerbait osatzen dugu, eta hori atzeman egiten da.  Gehiago sinestu behar dugu gure potentzialean", dio Irati Gurutxarrik, baikor. 

Datorren igandeari begira, aurrekoan izandako helburu bera dute: "Gure arraunkera hartzera eta estropadarekin gustura geratzera aterako gara".