Hasi dute ikasturterik bereziena eskola txiki zein handiek

Onintza Lete Arrieta 2020ko ira. 7a, 13:48

Urduritasuna eragin ohi du ikasturteko lehen egunak txiki eta ez hain txikiengan, eta aurtengoan inoiz baino arrazoi gehiago egon da horretarako. Maskarak soinean, ilaretan txanda itxoinda, eta tenperatura hartuta sartu dira ikasgeletara herriguneko eta Oikiko ehunka ume.

2020ko irailaren 7ak irudi bitxia ekarri du: haurrak maskarak soinean, eskola kanpoan ilaretan, gelara sartzeko txandaren zain. Eskola barruan eskuak gelekin garbitzen, tenperatura hartzen, eta ikasgelan musukoa jantzita dira eguneko beste irudi esanguratsuak. COVID-19 birusaren hedapenari aurre egiteko protokolo zorrotzak bete behar dituzte ikastetxeek, eta gaurtik aurrera jarriko dituzte praktikan azken asteetan prestatutako plangintzak.

Isaak Aranberriri elkarrizketa.

Antxon Etxeberriari elkarrizketa.

Idoia Arrietari elkarrizketa.

Itziar Garciarenari elkarrizketa.