[ARGAZKIAK] Zumaiako arraunlariak, hutsik zegoen Donostiako moilan

Juan Luis Romatet 2020ko ira. 6a, 21:27

Bestelako Kontxako Bandera jokatu dute gaur, Donostian. Ohiko urte batean, kolore biziz jantzita izango zen Donostiako moila eta arranpla; aurten, pandemia dela eta, ez diote jendeari leku horietara hurreratzen utzi, eta hutsik agertu dira normalean jendez gainezka egongo ziren guneak. 

Hala, arraunlariek faltan sumatuko zuten zaletuen bultzada, bai trainerua uretan jartzerakoan, baita estropada amaituta arranplara hurbiltzean ere. 

Iban Egigurenen argazki hauek primeran islatzen dute gaur Donostian bizitakoa.