Igor Gonzalez presoaren heriotza salatu dute Zumaian

Baleike 2020ko ira. 6a, 09:14

Herenegun Martuteneko espetxean hilik aurkitu zuten Igor Gonzalez presoaren heriotza salatzeko elkarretaratzea egin zuten atzo Zumaian. 

Euskal presoak eta iheslariak etxera ekartzea eskatzen duten banderak, eta dolu xingolak zeramatzaten ikurrinak eskuetan zutela kontzentratu zen herritar talde bat Erribera kalean, magnolio aurrean, ziegan hilik aurkitu zuten presoaren heriotza salatzeko.