Kontxarako dena prest

Amaia Urbieta Arruti/Urtzi Oteiza 2020ko ira. 5a, 17:54

Kontxako estropada jokatuko da datozen bi igandeetan, eta han izango dira Igor eta Irati Gurutxarri eta Ekaitz eta Arene Portularrume anai-arrebak. Zarautz Babyautorekin parte hartuko dute bi mutilek; Irati Gurutxarrik Telmo Deun ontziarekin egingo du arraunean, eta Arene Portularrumek, berriz, Tolosaldearekin. 

Urteko arraun hitzordurik garrantzitsuenaren atarian, hizpide izan dituzte arraunean hastapenak, Kontxako estropadan markatu dituzten helburuak eta arraunaren bueltan familian sortu den giroa.