'El jardin secreto' pelikula emango da asteburuan Aita Mari zinean

Baleike 2020ko ira. 4a, 14:41

Colin Firth eta Julie Walters aktore lanetan dituen El jardin secreto pelikula emango da asteburuan Aita Mari zinean. Gaurtik astelehenera bitartean emango da, egunero, 19:30ean. 

Indian jaio, baina guraso britaniarrak dituen 10 urteko haurra da Mary Lennox (Dixie Egerickx) protagonista. Gurasoen ezusteko heriotza eman ostean, Ingalaterrara bidaiatuko du, Archival Craven (Colin Firth) osabaren zaintzapera. Yorkshire konderrian galdutako paraje horretan, urteetan ezkutuan izan diren sekretu mordoa deskubrituko du.