Zozkatu dugu bi lagunentzako paddle surf ikastaroa

Maria Maya Manterola 2020ko ira. 3a, 12:40

Iker Zulaikari egokitu zaio Flysch Surf Zumaia establezimenduak eskainitako bi lagunentzako paddle surf ikastaroa.

Uda bere amaierara iristen ari da, baina uda giroaz gozatzeko aukera dago oraindik. Hala, Flysch Surf Zumaiak eskaintzen duen bi lagunentzako paddle surf ikastaroa zozkatu dugu aste honetan Baleikeko bazkideen artean. Iker Zulaikari egokitu zaio, eta saria jaso du dagoeneko.