[ZOZKETA] Immaculate Fools eta Jotakie taldeen kontzerturako sarrerak zozkatuko dirugu bazkideen artean

Immaculate Fools eta Jotakie taldeek kontzertua emango dute irailaren 19an Azpeitiko Zezen plazan, 21:00etatik aurrera. Kulturaz elkarte antolatzaileak bi lagunentzako bina sarrera eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. 

Zozketan parte hartzeko hemen dago aukera. Datorren astelehenean, hilaren 7an, aterako ditugu saridunen izenak. Parte hartu eta zorte on!

Immaculate Fools 1984an sortu zen britainiar taldea da; folk arrastoak dituen pop-rock estiloa lantzen dute. 1985ean 'Immaculate Fools' deituriko abestiarekin egin ziren ezagun eta 1997an eman zioten amaiera ibilbideari, sei album argitaratu ostean. 2016an ordea, bandaren lider zen Kevin Weatherillek, talde birsortu zuen espainiar eta britainiar musikariekin.

Jotakie taldea berriz, 1980ko hamarkadan sortu zen taldea da, Euskal Rock Erradikalaren parte izan zena. Jotakie punkaren eztandarekin batera sortu zen Urolan (Gipuzkoa), denboraren poderioz euskaraz abesturiko pop-rock talde bilakatu arte. Berezkoak eta bakarrak izan ziren abiadura eta haserrea kanporatzeko joera nagusi ziren urteetan, doinu gozoak eta ezberdinak jorratuz. 1981etik 1990ra bitartean iraun zuen taldearen jardunak, baina azken urteotan eman izan dituzte noizbehinka kontzerturen batzuk, esatebaterako 2019ko Azpeitiko jaietan eman zuten.

Kontzerturako sarrerak hemen eros daitezke.