Mailaz igotzeko kanporaketarik gabe gelditu da Telmo Deun

Baleike 2020ko abu. 30a, 13:45

Hibaikak lortu du azkenean ETE Ligako bigarren postuan, puntu bateko aldearekin. KAE-1 Ligan zortzigarren amaitu du Zumaiak.

Castro Urdialesen jokatu dira ETE eta KAE ligetako azken bi estropadak. Emakumeen ligan, atzo Hibaika bigarren izan zen eta Zumaia laugarren. Tartean Ondarroa sartu zen, eta bi puntuko alde hori erabakigarria izan da azkenean. Zumaia Hibaikaren aurretik izan da gaur –hirugarren eta laugarren izan dira, Ondarroa eta Tolosaldearen atzetik–, baina puntu bakarra jan dio sailkapenean eta ezin izan du sailkapen nagusian bigarren postua berreskuratu. Horrela, Hibaikak izango du mailaz igotzeko kanporaketan parte hartzeko aukera.

Gizonen kasuan, zortzigarren postuan amaitu dute KAE-1 Liga. Atzo zazpigarren postua lortu zuten eta gaur zortzigarren izan dira.