Ez da asteburu onena izan Telmo Deunentzat

Gorka Zabaleta 2020ko abu. 24a, 09:31

ETE Ligan bosgarren izan zen atzo Zumaia, eta orain sailkapenean Hibaikarekin berdinduta dago, igoerako kanporaketa jokatzeko postu bat jokoan. KAE-1eko mutilak bederatzigarren izan ziren.

Emakumeen traineruari ez zaizkio kontuak nahi nahi bezala atera Getxon jokatu diren bi estropadetan. Laugarren izan zen larunbatean eta bosgarren atzo, eta Hibaikak jan egin dio sailkapen nagusian zeukan aldea. Tolosaldeak lehen postua ziurtatu du, eta orain Hibaikak eta Zumaiak lehia ezin estuagoa izango dute azken asteburuan, igoera kanporaketarako txartela jokoan, biak 64 punturekin baitaude berdinduta sailkapenean.

KAE-1 Ligako estropadan, gizonek atzo bederatzigarren amaitu zuten. Bandera San Pedrok irabazi zuen. Zumaiak sailkapen nagusiko zortzigarren postuari eutsi dio, atzo Orioren aurretik amaitu zuen eta. 

Datorren astean jokatuko dira ligetako azken bi jardunaldiak, Castro Urdialesen.

Emakumeak

Gizonak